Atzo, eguena, Jubiletak taldea izendatu zen txapeldun Futbito Txapelketan, 2-6 irabazita Kastakuak taldeari. Txapelketa eskuratzen duten laugarren aldia izan zen, gainera. Kopan, berriz, Drink Team taldeak irabazi zion LCE taldeari. Hala ere, LCEk sari bikoitza eskuratu zuen, Drink Teamek berak irabazitakoa oparitu egin baitzien gazteei eskerron modura, euren atezaina galdu ondoren, LCEk lagatako atezainarekin jokatu baitzuten finala.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.