Soraluzeko jaiak 2025

Jubiletak, laugarren aldiz txapeldun izateko borrokan

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 22a, 10:35

Kastakuak eta LTC joan den barikuko finalerdian.

Futbito Txapelketaren ibilbidean beteranoak diren bi taldek jokatuko dute aurtengo Ligako finala. Batetik, laugarren aldiz txapeldun izateko aukera duen Jubiletak taldeak eta bestetik, orain bi urte Kopako txapeldun izan zen Kastakuak taldea. Eguenean, 19:30ean hasiko da finala.

Aurten ere, emozioz betetako finala jokatuko da Futbito Txapelketan. Aurreko barikuko finalerdietan, Kastakuak taldea gailendu zitzaion LTC taldeari eta gauza bera egin zuen Jubiletak taldeak txapelketa osoan atzetik izan duen Unión Fútbol Sala taldearekin.

Hori horrela, Futbito Txapelketan talde beteranoetakoak diren bi izango dira elkarren aurkari etzi, eguena, 19:30ean jokatuko den finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.