Txurruka Jatetxeak ondorengo mezua argitaratu du jatetxearen itxuera iragarri eta bezeroei eskerrak emanez: "Une ahaztezin asko partekatu ondoren, etapa bati amaiera emateko ordua iritsi da. Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon zareten guztiei: behin etorri zinetenoi, ehunetan errepikatu zenutenoi, urte guzti hauetan alboan egon zaretenoi. Eskerrik asko zuen irribarreengatik, solasaldiengatik, konfidantzagatik eta maitasunagatik. Zuek ere gure familiaren parte izan zarete, eta hori ez da inoiz ahazten. Eskerrik asko bihotzez.".