Gaur, seguru ikusmira handia izango dela Araneko frontoian, Futbito Txapelketako Ligako finalerdien harira. Kastakuak eta LTCk jokatuko dute lehenengo, 19:30ean, eta Jubiletak eta Unión Fútbol Salak segidan, 20:45ean. Gaurko bi irabazleek finala jaietako Kanoikada egunean jokatuko dute, 19:30ean.
Drink Team vs LCE
Bestalde, joan den barikuan erabaki zen Kopako finala zeinen artekoa izango den. Finalerdietan, Drink Team taldeak 7-0 irabazi zion Marsora taldeari eta LCE taldeak 4-2 irabazi zion El Rincón taldeari. Beraz, Drink Teamek LCEren kontra dauka finala, uztailaren 24an, 17:45ean.