Atzo jokatu zuten San Andresko fromtoian Asier eta Iñakiren omenezko XXIV. Pilota Txapelketaren finala eta bertan, Asier Fernandez eta Mikel Oregi 'Letu' gailendu zitzaizkien Beñat Catalan eta Gorka Ojeari, 22 eta 18. Partidu borrokatua izan zen eta parekatua momentu askotan.
Aurretik, txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua jokatu zuten eta hartan, Hodei Tajuelok eta Aitor Beretxinagak garaitu zituzten Mikel Oregi 'Katxo' eta Iosu Unanue, 22-9.
Armailak goraino beteta, giro bikainarekin amaitu da txapelketaren aurtengo edizioa, Asier eta Iñakiren omenez antolatu den hogeita laugarrena baina guztira, jokatu den hogeita bosgarrena. Atzo, berriz, gogorazi zuten moduan, 2001ean antolatu baitzen lehen txapelketa, San Andresko I. Pilota Txapelketa izenarekin.
Oharra: Tabernetako porra Koldo Herizek eta Ibai Tajuelok irabazi dute.