Gimnasia baino gehiago

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 6a, 10:02

Gimnasiako taldea Plaza Berrian atzo, eguena.

Atzo, eguena, talde bazkaria egin zuen Mantentze-gimnasia eta Hirugarren Adinekoa egiten duen taldeak. Lagun-talde polita osatu dute ikasturtean zehar eta elkarrekin bazkaltzera joanda borobildu dute ikasturtea. Plaza Berrian talde-argazkia atera eta Itxaropena Nagusien Elkartean bazkaldu zuten.

Martitzenetan, eguenetan eta barikuetan 20 lagunetik gora elkartzen dira Araneko kiroldegian Mantentze eta Hirugarren Adineko gimnasia egiteko, bi egunean soinketa egiten dute eta hirugarrenean igerilekua.

Pozik dabiltza taldean, Iratxe Aguirregomezcorta gidari dutela. Ekainean bukatuko dute aurtengo ikasturtea eta argi dute irailean berriro ere elkartuko direla. Baina agurtu aurretik, elkarrekin bazkaltzera joan dira, irakasle eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.