Udan ere, euskaraz eroso lemapean, AEK-k euskaraz ikasteko hainbat aukera eskainiko ditu datozen hilabeteetan.
Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 23ra arte, 80 orduko ikastaro trinkoak eskainiko ditu B1, B2, C1 mailakoei zuzenduta Soraluzen, Elgoibarren eta Eibarren. Gainera, aurten, dirulaguntza berezia izango da batxilergoko ikasleentzat, eta soilik 16 euro soilik ordaindu beharko dute C1 maila prestatzeko udako ikastaroa.
Udako barnetegiak
Euskara ikastaroez gain, udako barnetegiak ere zabalik daude AEKn uztailean, abuztuan eta irailean: azterketak prestatzeko barnetegiak, Euskal Herriko mendietan zehar egiten den barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegiak. Ondorengoak dira:
Foruan: A2-C1 mailak
Urepelen: A2-C1 mailak
Arantzan: B2/C1 azterketak prestatzeko barnetegiak
Mendikotan: Xiberera prestatzeko barnetegia
Adunan: familia barnetegiak
Barnetegi ibiltaria: Euskal Herrian zehar oinez mendiz mendi
Aurrematrikula zabalik datorren ikasturterako
2025-2026 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea ere zabalik dago eta herritarrak ekaina osoan zehar aurrematrikulatu ahalko dira. Hala, aurrematrikulatzen direnek lehentasuna izango dute taldeak osatzean, eta aurtengo prezioa aplikatuko zaie.
Informazioa eskatzeko deitu AEK euskaltegietara edo hurreratu zure herriko euskaltegira: Soraluze: 943 75 11 43. Elgoibar: 607 60 14 23. Eibar: 940 20 13 79.
Informazio gehiago: AEK.eus.