Ekainaren 14an goiz intentsoa izango dute Ezoziko zelaian. Bertan elkartuko dira VI.Errugbi Egunean parte hartuko duten talde gonbidatuak, 10:00etan hasi eta 14:00ak ingurura bitartean. Guztira, 120 kirolaritik gora elkartuko dira Soraluzen egun horretan. Bitartean, errifak saltzen ere ari dira SoraGazteak klubekoak, besteak beste. Asteburu honetakoa, esaterako, Juan Carlosek irabazi zuen
SoraGazteak Rugby Klubak eskerrak eman nahi dizkie “herri guztiari ematen duten laguntza guztiarengatik”.