Ezozi Arrillaga
"Lanean Barakaldoko lankide bat dut Elena Martin eta esan zidan izena eman zuela Euskaraldian Gol-en, sindikatuaren bitartez. Gero, txaparekin topo egin genuen bulegoan eta egunotan biok egin dugu ahalegina elkarrekin euskaraz egiteko. Inoiz baino gehiago egin dugu".
Iñaki Amuategi
"Vidal frutadendara joan nintzen eta zerbitzen ziharduen dendariari galdetu nion ea bazekien Euskaraldiaren berri eta esan zidan baietz. Nik galdettu nion ea zer iruditzen zitzaion nik euskaraz eskatzea eta berak erdaraz, baietz erantzun zidan: "Tu pideme en euskera y yo, si no entiendo, ya te preguntaré". Niri ondo iruditu zidaidan eta halaxe egin genuen".
Elene Alberdi
"Euskaraldiko egunetan jatetxe batean izan nintzen afaltzen eta guri zerbitzen ziharduen kamarero kolonbiar batek galdetu zidan zer zen paparrean naroan txapa. Nik kontatu nion zer zen Euskaraldia eta Korrika ere bai. Interes handia erakutsi zuen eta azaldu zigun euskaraz ikasten diharduela. Elkarrizketa polita izan zen".
Aitor Elizburu
"Euskaraldiko egunetan, zapatu arratsalde baten, Bibon izan nintzen eta Gran Vian telefonoz berbetan niharduelac, deia amaitu eta andre nagusi ba gerturatu zitzaidan eta errepikatu zizkidan telefonoz egin nituen azken berbak. Esan zidan Bilbon euskaraz gtxi entzuten zuela etta jarraitzeko horrela. Berbetan ziharduela konturatu nintzen gurearen antzeko hizkera zeukala eta zer eta Plazentziako Zabale baserriko senidea ei da, Bilbon bizi dena. Polita izan zen modu horretan ezagutzea, justu plazentziatar bat".
Raquel Martinez
"Euskaraldian ileapaindegiko bezeroek txaparekin ikusi naute eta euskaraz gehiago egin didate. Lehen aldia izan da eta gustatu zait. Nik euskaltegian ikasi nuen bi urtez eta ulertzen dut elkarrizketa nondik doan jakiteko beste, baina egiteak lotsa handia ematen dit".
Joana Etxeberria
"Nik aspaldi egin nuen apustua lehenengo hitza beti euskaraz egiteko eta horrela dihardut aspaldiko urteetan. Euskaraldian txapa jarri dut eta berdin jarraitu dut. Gogoratzen dut behin Zumaiako txiringitoan mutil beltz gazte bat zela kamarero eta nik dena euskaraz eskatu nion eta tipoak euskara eder batean erantzun zidan. Gertaera hau kontatzen dut ze lagunek behi baino gehiagotan esan izan didate: 'Joe Joana euskaraz egin diozu eta euskaraz erantzun dizu!'. Izan ere, askotan pentsatzen dugu norbaitek ez dakiela baina askotan gertatzen da baietz, badakiela eta ez badaki ere ez da ezer gertatzen, errepikatzen zaio gazteleraz eta lixto. Ni beti euskaraz hasten naiz."
Gotzon Elizburu
"Aurtengo Euskaraldian apustu egin dut Belarriprest txapa eroateko, lekua emateko Belarripresteri ere eta enpatia adierazteko euskaraz ikasten diharduenei. Izan ere, euskaldun askok oso barneratuta dugu Ahobizi garela baina askotan ez den horrela... Gainera, Belarriprest txaparekin ere adierazten diharduzu norberari euskaraz egitea nahi duzula eta aukera duzu zuk ere egiteko. Anekdota da Zegama Aizkorriko antolakuntzan geundela etorri zen lagun baten alaba, zortzi urtekoa eta galdezeko lotsaz baina galdetu zidan ni euskalduna izanda zergatik neraman Belarriprest txapa. zer pensatua eman zidan".
Andrea Olaizola
"Ni hasi naiz euskaraz egiten Euskaraldiko hamaikakoan parte hartu duen guraso bati. Horixe izan da nire ekarpentxoa".
Beñat Alberdi
"Lehenengo aldiz parte hartu dut eta balio izan dit konturatzeko zenbat egiten dugun erdaraz. Nik ahalegina egin dut bi lagunekin euskaraz egiteko eta Euskaraldia Hikan ere parte hartu dut. Ez da erraza baina nahi dut ikastea hitanoz berba egiten".
Pili Espiga
"Jendeak oso jarrera ona izan du Euskaraldian, batez ere, ikasten ari diren pertsonek. Nik euskaraz egin diet eta eurek ere euskaraz egin didate. Nire lankidea, Jessica, nikaraguarra ere euskaltegian hasi da eta egunotan hasi gara euskaraz egiten. Oso pozik nago".