Maddalen: "Nik etxean eta eskolan ikasi dut. Unibertsitateko lagunekin euskaraz egiten dut eta kuadrillakoekin bai jotzen dugula erdarara. Lehen dena erdaraz egiten genuen eta momentu batean batzuk esan genuen euskaraz ere egin behar genuela. Orain, segun eta zein hizkuntzatan hasten garen, horretan egiten dugu. Elkarrizketa elebidunei dagokienez, tabernetan eta izaten ditut, badakidalako erraz ulertu ahal didatela, nahiz eta ez jakin.
Bestalde, entzun izan dut umeei esaten euskaraz egiteko modu txarrean eta ulertzen dut, baina hor sortzen den harremana… Sentsazioa dut hor badugula konpondu gabeko zerbait".
Aiuri: “Nire ama-hizkuntza da. Nik lagunekin euskaraz egiten dut, nahiz eta eurek niri ez egin. Familian, eskolan, denekin, ez dakitenekin izan ezik. Niri beti eskertu izan didate euskaraz egitea. Nik inguruan ikusten dut euskaraz egiten dutenek egiten dutela kontzientzia batetik. Ohituraz gain, bada kontzientzia kontu bat ere".
Eneko: “Nik etxean erdaraz ere ikasi dut, baina gehiago euskaraz. Orain egunerokoan euskaraz egiten dut, lagunekin, irakasleekin, amarekin… Gazteleraz, aitarekin.
Nire kasuan besteak erdarara jotzen badu, nik erdarara aldatzen dut. Nik ezin dut nik euskaraz egin eta berak erdaraz erantzun, deseroso sentitzen naiz. Esfortzu bat egin beharko nuke baina etorkizunean posible ikusten dut".