Berenjena Eguna martxa ederrean joan zen

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 24a, 20:27

Atzo herriko gazteek II. Berenjena Eguna ospatu zuten. Goizean, Gaztetxeko ateak zabaldu eta gero, karropoteoa egin zuten herrian zehar eta tartean jolasak ere bai Zubi Nagusian. 


Ostean, ehun lagun inguruk bazkaldu zuten Kalebarrenen, gerizpe ederrean. Mahai berean batu ziren hamabost urteko gaztexoak eta dagoeneko gaztaroaren mugak gainditzear direnak. Menua, klasiko bat: makarroiak eta oilasko bularkiak tomate eta piperrekin. Arratsaldean, bigarren karropoteoa egin zuten eta zuzeneko musika ere izan zuten Debagoienetik etorri diren Musika eskolako trikitilarien eskutik. Ondoren, Tita DJ-aren emanaldia izan zuten Gaztetxean. Argazkiak: Galtzagorri Jai Batzordea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.