Esti: "Ni goiko eskolan ikasitakoa naiz. Etxean erdaraz eta eskolan euskaraz. Gero laneko praktikak euskaraz egin nituen, denda batean eta izan zen pauso bat. Behin hizkeragatik igarri zuten plazentziatarra nintzela eta horrek harro sentiarazi ninduen.
Familian erabaki genuen umeari beti euskaraz egitea eta Eibarko familiarekin hizkuntza aldatu genuen, euskarara. Lanean publikoari begira lan egiten dut eta ahalegintzen naiz lehen hitza euskaraz esaten eta euskaldunei euskaraz egiten. Iruditzen zait errespetu kontu bat. Orain Euskaraldira animatu naiz jendeak ikus dezan profil ezberdineko jendea gaudela. Balio dezala estereotipoak apurtzeko.
Juncal: Nik ere B ereduan ikasi nuen. Bazegoen puntu bat euskaraz pentsatzera iristen nintzena baina etxean gazteleraz egiten nuen eta Salamancara bidaiatzen genuenean,han hemengo lagunekin euskaraz eta Soraluzen gazteleraz... Zen pixka bat arraroa. Orain nahi dut seme-alabekin euskaraz gehiago egitea, motibatzeko. Macarenaren lagunekin egiten dugu eta gero eta hobeto moldatzen gara.
Bestalde, badut lagun bat, nik erdaraz egiten diot eta berak beti euskaraz egiten dit. Denborarekin belarria egiten joaten zait eta azkenerako gustatu egiten zait. Kuriosoa da.
Nire ustez Euskaraldiak balio behar luke barrerak apurtzeko, konfort eremutik ateratzeko".