Ezozibiderako dirulagunzak, 2024ko likidazioan finantza iraunkortasun txostena eta 2024ko aurrekontuaren kontu orokorra, besteak beste, gaurko osokoan

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 22a, 08:50

Gaur, eguena, ez ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzarrak, mahai gainean 11 gai dituela. Haien artean, 2024ko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea, Ezozibidea auzoko obretarako 2. faseko dirualguntzen doiketa eta 2024ko likidazioan finantza iraunkortasunaren txostenaren berri ematea izango dute langai, besteak beste. 19:00etan hasiko da batzarra eta interesa duen edozein bertara daiteke.

Hona hemen gaurko osoko bilkuran landuko dituzten gaiak:

  • 2025eko otsailaren 19ko eta apirilaren 10eko saioen aktak, hala badagokio, onartzea.
  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  • 2024ko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.
  • Soraluzeko Ezozibidea auzoan eraikinak birgaitzeko 2. faseko dirulguntzen doiketa.
  • Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko z erga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  • Udal instalazioak garbitzeko zerbitzuaren kontratua lehiaketa bidez emateko espedientearen hasiera.
  • 2024ko likidazioan finantza iraunkortasunaren txostenaren berri ematea.
  • Urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
  • Ainara Osoro Txurruka andreak zinegotzi karguari uko egingo diola jakitea.
  • Soraluze etxebizitza-merkatuko tentsio-eremu izendatzeko mozioa.
  • Eskari eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.