EUSKARALDIA

Mural dotorea margotu zuten frontoian

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 20a, 15:41

Zapatuan, Gure bihotzen taupadak euskaraz dira dioen murala margotu zuten Euskaraldiaren baitan. Goizean elkartu ziren gurasoak eta umeak frontoian, eta, bertako harmailetako pareta dotore koloreztatu ondoren, ondo merezitako txokolatearekin eta bizkotxoekin borobildu zuten ekinaldia. Datozen egunotan, berriz, Kale kantoian jolasian egitasmoa izango dute familiek aukeran. Bideoa: Maialen Oregi.

Euskaraldiaren testuinguruan Udal Ludoteka eta gaztelekutik "Kale kantoian jolasian" egitasmoa antolatu da. Helburua, euskarazko jolasen transmisioa indartzea da herriko parke, txoko eta plazak elkargune bezala hartuta.

Bihartik, maiatzaren 21etik 23ra egingo da eta bertan HH 3- LH6ra bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute. Ludoteka edo Gaztelekuko erabiltzaile direnak, bakoitzak bakoitzak bere saioa erabiliko du kalera atera eta jolasean egiteko. Horrez gain, ludotekako erabiltzaile ez direnak ere parte hartu ahal izango dute ekimenean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.