Maila ona eta joko polita erakutsi zuten Marrasekoek

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 19a, 10:45

Zapatuan, Marras Irristaketa Taldeko alebinek geroz eta hobeto dihardutela erakutsi zuten Araneko frontoian jokatu zuten Alebin mailako Liga txapelketan. Bi partida jokatu zituzten etxekoek eta lehena irabazi eta bigarrena berdindu egin zuten, baina, batez ere, ondo jokatu zuten, maila onean.

Zapatuan, bi norgehiagoka jokatu zituzten Marras Irristaketa Taldeko alebinek, biak ala biak bizkaitarren kontra. Lehenengoa, Metropolitano taldearen kontrako partida, irabazi egin zuten, 7 gol eginda, gainera. Bigarrena, Hot Shots Etxano taldearen kontrakoa, berriz, berdindu egin zuten.

Emaitzekin pozik egoteaz aparte, zapatuan taldeak erakutsitako jokoarekin ere pozik dira Marras Irristaketa Taldekoak. Beraz, egun biribila izan zuten herenegungoa.

Zozketako zenbaki irabazlea

Bide batez, jakinarazi dute errifen zenbaki irabazlea izan zela 2.698 zenbakia eta haren ordezkoa izan zela 2.632. Sariduna Marrasekoekin harremanetan jarri behar da. Ohartarazi dute lau egun baino lehen jakinarazi behar dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.