Mohcine El Kabouri Euskadiko txapeldun

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 18a, 16:12

Mohcine Ixa eta Josurekin batera, Euskadiko titulua eskutan.

Atzo, zapatua, Soraboxeko Mohcine El Kabourik Euskadiko titulua eskuratu zuen Elgoibarren jokatu zuten Euskadiko Boxeo Txapelketan. Argazkiak: Ixa Rodiguez.

Urko Seoane bizkaitarra izan zuen aurkari eta Ixa Rodriguez entrenatzaileak kontatu duenez, oso borrokaldi gogorra izan zen soraluzetarrarendako, batik bat hirugarren round-ean kolpe asko jasan zituelako. Hala ere, lehen bi round-ak irabazi egin zituen Mouk eta berarendako izan zen txapeldun titulua. Soraboxeko Euskadiko lehen txapelduna da bera. Ekainaren 21ean, Espainiako txapelketa jokatuko du, Soraboxeko beste txapeldun Portugaleteko Ines Estevezekin batera. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.