LGTBQI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Homofobiaren aurka eta sexu askasunaren alde

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 17a

Udal ordezkariak eta herritarrak gaur eguerdiko elkarretaratzean.

Hogeita hamarren bat herritar batu dira gaur goizean Udaleko Berdintasun Batordeak deituta, LGTBQI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Plaza Berrixan egin duten elkarretaratzean. "LGTBQI+ fobiari stop, atzera pausorik ez" lemapean sexu asakatasuna aldarrikatu dute. Bestalde, atzo Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu zuen "lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual eta queer-en aurkako gorroto eta indarkeria mota guztien aurka". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.