Bihar, hockey partidak

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 16a, 10:05

Bihar goizean, zapatua, Euskadiko Lerro Hockeyko alebinen liga jokatuko da Soraluzen. 09:00etan hasi eta 14:00ak pasa arte, sei partida jokatuko dituzte Araneko frontoian. Talde bakoitzak bina partida jokatuko ditu. Soraluzekoen kasuan, 11:00etan eta 14:00etan dituzte hitzorduak.

Bizkaitik, Arabatik eta Gipuzkoatik bertaratuko dira irristaketa taldeak biharko jardunaldira. Hona hemen partiden ordutegiak:

  • 09:00      Metropolitano           Ixotu
  • 10:00      Lauro                           Sumendi B
  • 11:00      Soraluzeko Marras   Metropolitano
  • 12:00      Sumendi B                  HS Etxano A
  • 13:00      Ixotu                             Lauro
  • 14:00      Soraluzeko Marras    HS Etxano A

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.