Euskaraldia hika

Gazteak eta adinekoak elkarrekin hitanoa praktikatzeko afari-meriendan

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 14a, 10:15

Joan zen barikuan, hogeiren bat herritar batu ziren Allegroan, Euskaraldia Hika egitasmoaren barruan hitanoa praktikatzeko egin zen afari-meriendan. 

Gazteak eta adinekoak nahastuz, bikoteak osatu zituzten eta ariketa ludiko bat baliatuta ordubete inguruan jardun zuten hitanoz berbetan. Amaitzeko, merienda ederra egin zuten elkarrekin.      

Hurrengo Hika afari-merienda maiatzaren 23an egingo dute Allegroan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Izena emateko, deitu edo idatzi 601602347 zenbakira edo pilpilean@pilpilean.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.