Etzi, eguena, egingo du Marras Irristaketa Taldeak ate irekien lehen saioa. Hockeya probatu nahi izanez gero, 18:15ean kiroldegiko frontoira bertaratzea besterik ez dago. Patinak, kaskoa eta babesa eramatea komeni da, baina materialik izan ezean ere bertara daiteke.
Astero saioak
Eguenetik aurrera, astero egingo dituzte hockey saioak, egun, ordu eta leku berean, baina Marrasetik azpimarratu dute ez dagoela denetan parte hartu beharrik, baizik eta nahi den saioetan bakarrik.