Cristina: “Senarrarekin eta umeekin ez dut egiten eta lagunekin lotsa ematen dit. Orain soltatu naiz, baina oso poliki eta gutxi egiten dut. Ezagutzen nautenek gazteleraz ezagutzen naute eta oso zaila egiten zaie hizkuntza aldatzea.
Aurten denbora gehiago daukat eta saiatzen naiz ia denbora guztian: telebista, irratia, euskaltegia, jendea, etxean… oso pozik nago, igarri dut asko hobetu dudala. Duela aste batzuk Berbalagun taldean hasi naiz. Asko gustatzen zait euskaraz egitea.
Harrotzen nau Euskaraldirako nirekin fijatu izanak. Soraluzeko jendea, egin gu bioi euskaraz!”
André: "Nik lehen aldiz entzun nuenean nire emaztea euskaraz bere familiarekin, pentsatu nuen: "Baina zer da hau? Zein desberdina!". Hor esnatu zen nire interesa. Gaztelaniaz, ingelesez, portugesez hitz egiten dut, baina euskaraz beste mundu bat da eta lan asko behar da baina polita da.
Nik kuadrillan esan nuen: hasi nirekin euskaraz hitz egiten, igual nik gaztelaniaz egingo dut, baina niri egin euskaraz. Lanean transportista bati esan nion “zuk nirekin beti euskaraz” eta hor hasi naiz mingaina soltatzen.
Euskaraldia eta txapa inportantea da ikusi ahal duzulako pertsona horrekin euskaraz egin dezakezula, nahiz eta ez ezagutu. Lotura eta elkarrizketa gehiago euskaldunen eta euskaldun berrien artean. Niretzat aukera handi bat da, bisibilitatea emateko”.