Irakasleek eta gurasoek kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu dute

Erredakzioa 2025ko mai. 9a, 16:45

Gaur, barikua, Plaentxia Eskolako 20 irakaslek baino gehiagok elkarretaratzea egin dute eskolapean. Protestarekin bat eginez, hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat gurasok ere babestu dute protesta. Amaieran, astebururako zein datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte. Horietako bi Soraluzen izango dira, gurasoek deituta eta irakasleek babestuta. Martitzenean, 11:45ean Plaza Berrian eta eguenean 16:45ean, hori ere Plaza Berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.