Atzo, eguena, sindikatuek baztertu egin zuten Hezkuntza Sailaren proposamena eta gaur eguerdian berriro ere elkartuko diren arren, momentuz, bere horretan segitzen du datorren asterako deitutako aste osoko grebak. Testuinguru honetan, Plaentxi Eskolako hainbat irakaslek elkarretaratzea deitu dute gaurko, 16:30ean, eskolapean eta guraso talde batek protestarekin bat egiteko deia egin du.
Gaur, 16:30ean eskolaren atarian, beheko biribilgunean izango da elkarretaratzea. Oraingo honetan, Plaentxia Eskolako hainbat irakaslek deitu dute protesta eta herriko zenbait gurasok dei egin dute "Soraluzeko familiak eta Hezkuntza komunitateak" irakasleekin bat egin dezaten.
Adierazi dute familiak ez direla "prentsan presioa egiteko tresna bat" eta "bi aldeak eseri eta negoziatu dezatela" eskatzen dute. Azpimarratu dutenez, "lan-hitzarmen bat baino gehiago askoz gehiago dago jokoan. Kalitatezko Hezkuntza sistema defenda dezagun!".