Bikain aritu dira Sorako mutilak azken jardunaldiotan. Maiatzaren leheneko norgehiagokan, sailkapenean erdigunean dagoen Lagun Onak-en kontra berdinketa lortu zuten etxez kanpo eta, apirilean, partida guztiak irabazi zituzten: Lehenengoan 0-5 gailendu ziren Seguran eta hurrengoa 3-2 irabazi zuten Lazkaoren kontra. Emaitza hauei esker, azken postutik ateratzea lortu dute. Hala ere, azken-hirugarren daude eta, bi partida eskas falta direla kontuan hartuta, Gorengo mailako postua kolokan dago oraindik.
Horregatik, Soraluze F.T.-ko zuzendaritzatik Ezozira igotzeko deia zabaldu dute herritarren artean, "mailari eusteko borrokan zaleen babesa ezinbestekoa delako". Gainera, zale txikienentzako oparitxoa izango dute: "Sorako kamisetarekin animatzera igotzen den ume bakoitzak freskagarri bat eta gozoki poltsa bat jasoko du opari".
Soraren zale gaztetxoenak 2023-2024 denboraldiko taldeen aurkezpenean. Argazkia: Ubane Madera Zangitu.
Talde guztien partidak (aurkaria, tokia, ordua...) Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.