'Geuria erabili zeinke', baita gune publikoetan ere

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 7a, 15:15

Herriko saltokietan eta tabernetan ez ezik, gune publikoetan ere martxan dago Geuria Erabili Zeinke kanpaina. Haren bitartez, gurasoei telefonoz deitzeko beharra sortzen zaien herriko umeei eta gaztetxoei aukera emango zaie gune publiko horietako telefonoak erabiltzeko. Hartara, umeek ez dute zertan mugikor propiorik izan beharko. Jaso Burua Soraluze ekimenak Soraluzeko Udalarekin eskuz esku ondutako kanpaina da Geuria Erabili Zeinke. Bideoa: Ander Gomez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.