Herenegun, barikua, mukuru bete zen Oreka Art galeria Iñigo Arregi artistaren erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Udal ordezkariekin batera, herriko zein kanpoko artistak, Arregiren lagunak eta noski haren obraren zaleak izan ziren Gabolatseko galerian.
Madrilen, Parisen… eta Soraluzen
Madrilen erakutsi berri du bere obra Arrasateko artistak, asteotan, Parisen ere ikus daiteke beste erakusketa bat eta maiatzaren 27ra arte, Arregiren obraren beste mostra oparo bat Soraluzen bertan dago ikusteko aukera paregabea. Arregik kontatu duenez, gustura onartu zuen Alberto Ramirezen eskaintza, dagoeneko erreferentziazko bilakatu den Oreka Art galerian erakusteko.
Artista mondragoetarrak kontatu duenez, denetarik ekarri du Soraluzera.
Ingurura, begiratuta, berriz, besteak beste, Osintxun eta Elgoibarren badira Iñigo Arregik egindako eskulturak, bata Soraluce Kooperatibarendako egindakoa, Osintxun dagoena eta bestea Gerra Zibileko biktimei aitortza egiten dien Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan dagoena. Horiez aparte, Intxorta 1937 elkarteak gerrako biktimei emandako Egiaren Iturria oroigarria ere Iñigo Arregik egindako da.
Bestelakoan, Oteiza, Chillida, Basterretxea, Zumeta… eta enparauen atzetik etorri den belaunaldiaren oinordekoetako bat, euskal eskulturaren belaunaldiko artisten azkenengoetariko bat dela uste du eskulturagile mondragoetarrak.
Azkenik, Soraluzeko Oreka Art galeriaren kudeatzaile den Alberto Ramirezen egitekoa azpimarratu nahi izan du Iñigo Arregik, Oreka Art galeriaren bitartez egitean ari den lan garrantzitsua, hain justu.