Atzo, Hego Euskal Herriko zortzi ekipok jokatu zuten Aurrera Vitoriak antolatutako XXXIII. Probintzia Arteko Txapelketa, tartean Realak, eta Realarekin, Ander Agirregomezkorta soraluzetarrak.
Egun osoko hitzordua izan zen, Gasteizko Olaranbeko zelaietan eta fin ibili ziren bai Reala eta baita Agirregomezkorta bera ere. Futbolari gazteak, taldearekin batera kopa irabazteaz aparte, gola egin zuen Realarendako.
Esperientziarekin “minduta, baina oso pozik” bueltatu zen defentsa erdilaria, belaunean min hartuta zegoela joan zelako atzoko txapelketara. Baina hori zaindu eta dagoeneko badu hurrengo hitzordua, datorren astean berriro ere joango baita Realarekin, oraingo honetan teknifikazio lanak egitera.