Estibaliz Gil Muñoz: "Nire erronka izango da euskara hobetzea eta jendeari lehen hitza euskaraz egitea"

Erredakzioa 2025ko api. 23a, 10:00

Esti postaria da eta irakurtzea eta igerian egitea gustatzen zaio. Euskaraldian parte hartuko du bere euskara "hobetzeko". 

Belarriprest izango da, "prest" dagoelako nahi duenak berarekin euskaraz egin dezan. Estiren erronka izango da "euskara hobetzea eta jendeari lehen hitza euskaraz egitea".

Izen-ematea zabalik

Eta zuk zein rol beteko duzu Euskaraldian? Izen-ematea zabalik dago HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.