Zunbeltz Salaberria Silbeti txapeldun Realarekin

Ubane Madera Zangitu 2025ko api. 22a, 09:01

Real Sociedadeko Infantil taldeak Challenge International Carriere txapelketa irabazi du, Zunbeltz Salaberria Silbeti soraluzetarra taldekide dela. Frantziako Auch herrian jokatu dute torneoa, apirilaren 17tik apirilaren 20ra bitartean eta 30 talderen artean gailendu da talde gipuzkoarra. Soraluzetar gaztea “oso ondo” ibili da txapelketan.

Real Sociedad taldeak lehen aldiz parte hartu du Frantziako Challenge International Carrier txapelketan, kanpoko talde modura, eta etxera ekarri dute garaipena. Apirilaren 20an, domeka, jokatu zuten finala TFC (Tolouse Football Club) taldearen kontra eta azkenean, penaltietan erabaki zen txapelketa.

Hiru partida penaltietaraino

Guztira, 8 partida jokatu dituzte gipuzkoarrek. Lehen fasean, hiru norgehiagoka irabazi eta bi berdindu egin dituzte, eta, berdinketa erdietsi zuten finalean moduan baita final-laurdenetan zein finalerdian ere. Azken hiru partida horiek penaltietan irabazita, domekan txapeldun izendatu zen Reala.

Realeko jokalarien artean, Zunbeltz Salaberria Silbeti ere izan da ekipoa osatzen. Kontatu duenez, “oso ondo” ibili da txapelketan, nahiz eta nekatuta bukatu, ez baitaude ohituta zelai naturalean jokatzen.

HEMEN klikatuta irakurgai txapelketari buruz La Dépéche komunikabideak idatzitakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.