2019ko Argazki Rallyko argazkien aukeraketa ikusgai

Ubane Madera Zangitu 2025ko api. 20a, 09:02

Itxaropenan ikusgai dagoen argazki erakusketa.

Egunotan, ikusgai da 2019ko Argazki Rallyan gehien baloratutako argazkien erakusketa, Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Badaude Naturarekin lotutakoak zein herritarren argazkiak. Apirilaren amaierara arte izango dira da erakusketa ikusgai. Bestalde, gogoan izan zabalik dagoela Zumaiako flyscha ikustera joateko txangoan izena emateko epea.

2019ko Argazki Rallyan ondoen baloratutako argazkiekin dago osatuta apirilean Itxaropena Erretiratuen Elkartean ipinitako erakusketa. Kontrargi Argazkilari Kolektiboaren eskutik dator eta hilaren amaierara arte izango da ikusgai.

Bestalde, gogoan izan oraindik zabalik dagoela Zumaiako flyscha ikustera joateko Itxaropenako zuzendaritzak antolatutako txangoan izena emateko epea.

Txangora joateko lehen autobusa segituan bete zela ikusita, bigarren autobus bat antolatu du zuzendaritzak. Bigarren hori elkarteko bazkideekin betetzen ez bada, bazkide ez direnek ere izango dute joateko aukera, 12 euroko gehigarria ordainduta.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.