Maiatzaren 28an joango dira Zumaiako flyscha ikustera Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako txangoan. Soraluzen 10:30ean irten eta 11:30erako dute itsasoratzeko aurreikuspena, Zumaiaren berezitasun geologikoak bertatik bertara ikusteko.
Itsas txangoa egin ondoren, Zumaiatik Debara joango dira, hango jubilatuen elkartean bazkaltzeko.
Txangoaren prezioa da 40 euro eta soraluzetar mordoak parte hartuko du, Zumaiara joateko bigarren autobusa antolatu baitu Itxaropena elkarteko zuzendaritzak. Bigarren honetan izena emateko epea zabalik dago, gaur, martitzena, adibidez, bulegoan izango dira, 11:00etatik 12:00etara.
Bigarren autobus hori elkarteko bazkideekin betetzen ez bada, bazkide ez direnek ere izango dute joateko aukera, 12 euroko gehigarria ordainduta.