Soraluzera, Mekolaldetik etorriko da Itzulia. Txirrindulariek Karabieta eta Trabakua mendateak pasatu ondoren. Soraluzetik Eibarrerantz segituko dute eta han Izuarako igoerari ekingo diote, Markina-Xemein izango baitute hurrengo udalerri. Handik berriro ere Trabakua aldera egingo dute eta gero Mallabia-Ermuatik zehar sartuko dira Eibarrera. Aurreikuspena da 17:20-17:30ean bukatuko dela.
Itzuliatik azken etapa horren ikusgarritasuna nabarmendu dute: Aurtengo edizioan, Krabelineko igoera izugarri latza etaparen hasieran egongo da; beraz, urruneko eraso bat gerta liteke, txapela eskuratzeko. 2024ko edizioarekiko aldaketa nabarmenen artean, bi igoera egingo dira Trabakuara, Gorlakoa desagertuko da, baina Karabietakoa gehitu da, Bergarara iristeko.
Zalantzarik gabe oso etapa bizia izango da eta hor erabakiko da 2025eko Itzuliaren garailea”.