[Hamaikakoa] Maddalen Laskurain Ansola: "Nire erronka da kuadrillan euskaraz gehiago egitea"

Erredakzioa 2025ko api. 10a, 09:17

Maddalen arkitektura masterra ikasten ari da. Gustatzen zaio "eskalatzea, bidaiatzea, mendira joatea eta jatea". Euskaraldian parte hartuko du uste duelako "garrantzitsua" dela "egunerokotasunean aintzat hartzen ez diren rolak mahaigainean jartzen dituzten eta zer pentsatua ematen duten ekimenetan parte hartzea".  

Maddalenek Belarriprest rola aukeratu du. Egunerokoan euskaraz egiten saiatzen da, baita lehen hitza ere. Belarriprest txapa jantzita, gertuko jendeari eskatu nahi dio berari euskaraz egin diezaion. Bere erronka, "koadrillan euskaraz gehiago egitea" da. Izan ere, gaur egun dituen gainontzeko harremanak euskaraz dira.

Zabalik dago Euskaraldian izena emateko aukera HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.