Lehena etxekoendako

Ubane Madera Zangitu 2025eko apirilaren 9a

Atzo, iluntzean, Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik nasai irabazi zuten Zugasti eta Otermin bergararren kontrako eskuz binakakoa, Debarroko txapelketako lehena. Partida hasi eta 7-0ko aldea hartu zuten etxekoek eta bergararrek ez zuten lortu soraluzetarren abantaila hori gutxitzerik. Azkenean, 22-5 eginda bukatu zen partida. (Bideoan, partidako bi tanto). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.