Atzoko elkarretaratzearen amaieran, komunikatu bitartez salatu zuten “jasanezinak” direla “Israelen eraso bakar bat gehiago; odolezko eta sufrimenduko irudi bakar bat gehiago; palestinarren heriotza bakar bat gehiago; hainbat herrialderen eta erakunderen konplizitatea; konponbidean pausoak eman beharrean, genozidioan aurrera egitea eta genozidio anker honek segundo bakar bat gehiago jarraitzea mundu osoaren begien aurrean”.
Horregatik guztiarengatik, azpimarratu zuten ez dutela “onartuko Palestinako herriaren errekonozimendua eta Israelen okupazioaren amaiera ez den beste soluziorik” .
Halaber, eskatu zuten “ez kentzeko begirada Palestinatik. Jarraitzeko hemendik salatzen eta konponbidearen aldeko bidea zabaltzen”.