Gaur, Soraluzeko nagusiek Bergarako Zugasti eta Otermin izango dituzte aurkari. Nagusien mailan bost bikote lehiatuko dira Debarroko txapelketan.
Soraluzeko gainerako ordezkariei dagokienez, berriz, Eki Amuategik Eibartik jokatuko du eta Mikel Caramanzanak Bergaratik; azken hori urte guztian egon da Bergaran lagata.
Iaz, Soraluzeko Pilota Elkarteak irabazi zuen Debarroko Pilota Txapelketa.