Atzo, arratsaldeko eskola irteera orduan, 40 bat lagun batu ziren “kalitatezko hezkuntza publikoa” aldarrikatu zuen elkarretaratzera. Elkarretaratzea egiteko deia guraso talde batek egin zuen eta Atxolin eta Keixeta guraso elkarteek atxikimendua adierazi zioten.
Amaieran deitzaileek adierazi zuten hezkuntza publikoan gertatzen ari den gatazkaren harira, “kezka” zabaldu dela “herri mailan eta familien artean” eta familiek eta hezkuntza komunitate guztiak kezka hori helarazi nahi diola gizarteari.
Gaineratu zuten “ikasleak erdigunean ipiniz eta jakinda hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzea dela helburua” eta garrantzitsua dela herrian gaiaren bueltan saretzea. Aurrera begira, dei egin zieten gurasoei eta herritarrei, gai interesez jarraitu eta adi egotera.