[Hamaikakoa] Eneko Alvarez Basauri: "Lortu nahi dut egunerokoan neure eta neure ingurukoen hizkuntz-ohituretan eragitea"

Erredakzioa 2025ko api. 8a, 10:40

Enekok ingeniaritza mekanikoa ikasten dihardu. Txistua, ortua eta eskulanak ditu zaletasun. Euskaraldian parte hartuko du euskara "bide txarrean" ikusten duelako eta "horren aurrean zerbait egiteko beharra" sentitzen duelako.

Ahobizi izango da Eneko. Izan ere, euskaraz berba egiteko gai da eta rol horrek Belarriprest rola "barruan" daramala iruditzen zaio. Egunerokoan bere eta ingurukoen "hizkuntza-ohituretan eragitea" lortu nahi du.

Zabalik dago Euskaraldian izena emateko aukera HEMEN. Elkar mugituz lortuko dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.