zozketa

Plaentxia.eus-ek barikuko boxeo gaubelarako bi sarrera zozkatuko ditu

Erredakzioa 2025ko api. 6a, 07:52

Julen Gallastegi 2019ko jaialdian. Iturria: Pil-pileanen artxiboa.

Apirilaren 11n, barikua, boxeo gaubela egingo da Arane kiroldegian, Soraboxek antolatuta. Jaialdia iluntzeko 21:00etan hasiko da. Plaentxia.eus-ek bi sarrera zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Parte hartzeko aukera zabalik dago apirilaren 8ko (martitzena) eguerdiko 12:00ak arte, HEMEN

Barikuan, Soraboxeko 6 boxeolari igoko dira ringera, tartean, hiru soraluzetar: Unai Yanguas, Mohcine El Kabouri Mou eta Aaron. Yanguasendako zein Aaronendako herrian borrokatuko duten lehen aldia izango da. Horrez gain, Gipuzkoako txapelketari dagozkion hiru final jokatuko dira Soraluzeko gaubelan. Sarrerak salgai daude 20 euroko prezioan, Gila eta Gaztelupe tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.