“Salbuespenak oztopatzen du espetxeetako auziaren konponbidea”

Erredakzioa 2025ko mar. 31a, 11:43

Hileko azken ostiraleko hitzorduarekin bat eginez, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten barikuan Plaza Barrixan. Bertan, gogora ekarri zuten presoen auzian aurrerapenak eman diren arren, horiek “mantso” ematen ari direla eta azpimarratu zuten, “salbuespenak oztopatzen” duela “oraindik espetxeetako auziaren konponbidea”.

Barikuko elkarretaratzearen harira adierazi dute “ezin” dela “hitz egin bakeaz, adiskidetzeaz eta elkarbizitzaz, legea eta espetxe erregelamenduak aplikatuz gero aske egon beharko lukeen preso bakar bat ere kartzelan uzten bada”.

Ildo horretan eta egoera hori ikusarazteko ekimena iragarri dute maiatzerako, “oraindik salbuespen egoeran dauden presoak dituzten herrietatik igaroko den ekimena”. Datozen asteotan emango dituzte xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.