Apirilaren 5ean hiriburuetara eramango dituzte aldarrikapen nagusiak

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 27a, 08:45

Aste  honetako pentsioen aldeko elkarretaratzean jakinarazi zutenez, apirilaren 5ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, “soldata eta pentsio duinak eta nahikoak eskatzeko, langile eta pentsiodun guztiek baldintza duinak izatea bermatzeko”.

Apirilaren 5ean, zapatua, hiriburuetara eramango dituzte Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren aldarrikapen nagusiak. Manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Eta mobilizazio horiek euskal sindikatu gehiengoaren babesa eta partaidetza izango dute, ELA, LAB, ESK, Etxalde eta Hiru. Halaber, EAEn CCOO ere batuko da mobilizazioetara, ez ordea, Nafarroan.

Hain justu, Nafarroa ere izan zuten hizpide asteleheneko elkarretaratzean, kasu honetan, gutxieneko pentsioak osatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen harira. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean onartu dute ekimena tramitatzea, ez ordea Nafarroan, eta, egoera horren paradoxikotasuna mahai-gaineratu zuten.

Edozein moduan, “Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak modu positiboan baloratzen ditu EAEn eta Nafarroan lanbide arteko gutxieneko soldata duinaren alde ematen ari diren urratsak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.