Zapatu arratsaldean, jaurtiketa hasi zenean, edur pikorra ziharduen San Andresen eta atzamarrak izozten zituen haize hotza. Hala ere, bolariek ez zuten hutsik egin eta eguerdian San Andresko elkartean bazkaldu zuten hamabost lagunei, arratsaldean beste hirurogei bat gehitu zitzaizkien txapelketako lehen jaurtialdia hasterako.
Guztira, hirurogeita hamaika bolarik parte hartu zuten eta sailkapena honela gelditu zen:
1. Javier Osoro (San Migel). 6 txirlo.
2. Anartz Esteban (Asola Berri). 6 txirlo.
3. Jon Aransolo (San Joxepe). 4 txirlo.
4. Garikoitz Rodriguez (Asola Berri). 4 txirlo.
5. Bittor Ugarteburu (Asola Berri). 4 txirlo.
6. Erik Muñoz (Floreaga). 4 txirlo.
Hurrengo jardunaldia martxoaren 22an jokatuko dute Elgoibarko San Migelko bolatokian.