Joan den asteburuan, luzaroan eutsi zion Sorak etengabeko erasoan jardun zuen Urki liderrari. Eibartarren ahaleginak geldiarazteaz aparte, erasoa jo zuten behin baino gehiagotan etxeko mutilek eta hartara, bigarren zatiko azken minutuetara arte markagailua zeroan mantentzea lortu zuten.
Baina, hortxe, amaiera parte horretan etorri zen eibartarren lehen gola. Berantiarra, baina gola, Urkikoen bigarren jaurtiketaren ondoren etorri zena, lehen tiroa geratu egin zuen-eta Sorako atezainak. Hortik gutxira, Sorako Lander Zubizarreta lesionatu egin zen Urkiren kontraeraso bat gelditzeko jokaldi batean. Lurrean geratu zen gaztea eta azkenean, taldekide biren artean atera behar izan zuten zelaitik. Eta lesio horren ia segidan etorri zen eibartarren bigarren eta partidako azkeneko gola.
Domeka arratsaldean, Sorak Ordiziaren kontra jokatuko du kanpoan. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da.