Final laurdenak etxean eta finala Donostian

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 14a, 09:05

Gaur, barikua, bi hitzordu garrantzitsu dituzte Soraluze Pilota Elkarteko pilotariek. Batetik, Araneko frontoian Errendimendu Mailako final laurdeneko partida jokatuko dute Soraluzeko Infantil mailako Ariznabarretak eta Loyolak Alegiko bikotearen kontra. Bestetik, gaur baina Donostian, pala txapelketako finala jokatuko dute Atxotegik eta Rasconek Loiolatarra taldeko bikotearen kontra.

Etxeko partidari dagokionez, gaur, 19:15ean hasiko da final laurdena.  Ekain Ariznabarretak eta Unax Loyolak jokatuko dute Soraluzeko taldearen izenean, Alegiko bikotearen kontra.

Finalari dagokionez, berriz, paleta txapelketako finala jokatuko dute Soraluze Pilota Elkarteko ordezkariek,  Donostiako Loiola auzoan. Txapelketa Jon Gallastegik eta Jurgi Rasconek hasi bazuten ere, Gallastegi min hartuta dago eta azkeneko bi partidak Aitor Atxotegik jokatu ditu eta bihar ere bera izango da Jurgi Rasconen bikote. Soraluzetarrek Loiolatarra taldeko Ageda eta Zabala izango dituzte aurkari. 20:00etan hasita bigarren partida izango da.