Ezustekoaren bila

Ander Gomez 2025ko mar. 7a, 15:00

Igandean denboraldiko erronka konplikatuenetakoa izango du Sorak: Denboraldi osoa sailkapeneko 1. postuan eman duen Urkiren aurkako norgehiagoka. Zorionez, bigarren itzuliko partida hau etxean jokatzea tokatzen zaio Sorari. Pasa den astean ere partida zaila zeukan Sorak eta, 5-2 galdu arren, une gogoangarriak utzi zituen (ikus 2 golak bideoan).

Etzi, martxoaren 9an (igandea), erronka handia du Sorak Urki liderraren aurka. Partida Ezoziko futbol zelaian jokatuko da, 16:30ean.

Sailkapeneko azkenaurreko postura jaitsi da pasa den zapatuan Aretxabaletako UDAren kontra galdu ostean. Partida bost gol kontran jasota amaitu arren, lan ona egin zuten Sorako mutilek, batez ere lehenengo zatian: sei minutu eskaseko tartean 2-0an zegoen markagailua berdintzea lortuz. Goltzar bi izan ziren: bata txilenaz (Urko Ruiz, 21') eta area handiaren ertzetik jaurtitakoa bestea (Beñat Goenaga, 27').

Erremendimendu horrekin, zorte pixka batekin eta Ezozira igoko diren zaleen babesarekin, ezustekoa emateko aukera izango du Sorak liderraren kontrako igandeko hitzorduan.


Gainontzeko taldeen partidak (aurkaria, tokia, ordua) Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.