Gaur, eguaztena, bota dute Gabolatseko zubiaren falta zen zatia. Eraiste lanak bihar egin behar zituzten baina aurreikusitakoa baino bizkorrago egin dituzte gainerako lanak eta arratsaldean hasi eta bukatu dute eraisketa. Zubi zaharraren bi zutoinen zati bana laga dituzte bertan. Esplikatutakoaren arabera, zubi berria ipini ondoren botako dituzte haiek. Zubi berriari dagokionez, hiru zatitan ekarriko dute. Asmoa da Gabolatseko aldapako auto guztiak kendu, errepidea itxi eta bertatik ekartzea zubi-zatiak, eta gero, bertan egongo den garabi batekin ipintzen joatea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.