Mugitzearen garrantziari buruz hitz egingo du Arribas doktoreak bihar

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 25a, 18:18

Bihar, eguaztena, Silvia Arribas Galarraga katedradun eta doktoreak Mugikortasuna osasun iturri izenburuko hitzaldia eskainiko du Tolarekua aretoan. Ekimena jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutakoa da eta interesa duen edozein bertara daiteke. 10:00etan da hitzordua. Argazkia: Fernan Oregi.

Silvia Arribas Galarraga (Soraluze, 1969), Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua eta katedraduna da, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Psikologia Atalean eta gaur egun, EHUko irakaslea.

Bihar, Soraluzen izango da, jendartEKIN proiektuaren eskutik, eta, hitzaldia eskainiko du, gizakiarendako mugimenduak duen garrantziaz eta hark ekartzen dituen onuraz, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.