UDAL AURREKONTUA 2025

Udal Gobernu taldearen idatzia 2025eko aurrekontuen inguruan

Erredakzioa 2025ko ots. 21a, 12:11

2025eko aurrekontua 9.612.708€takoa izango da. Iazko bezala, aurten ere Ezozi Bidea Berritzen proiektuan bizilagun komunitateentzat Jaurlaritzak emandako laguntzak jasotzen dira aurrekontuan, 1.973.840€tako kopurua aurtengoan. Partida berezi hori deskontatuta esan genezake udalaren aurrekontu erreala 7.638.868€takoa izango dela 2025ean. Iazkoa 5.576.789€takoa izan zela kontuan izanda, %37ko igoera dauka aurtengo aurrekontuak.

Diru-sarrera igoera batez ere Olaldeako eraldaketarako Jaurlaritzak emango dituen laguntzetatik dator. 2025etik 2028ra 3.375.000€-tako laguntza onartu du Gobernu Kontseiluak Debabarrenako ponentziari lotuta. Proiektua plurianuala den heinean dirulaguntza ere plurianuala izango da, proiektua zein dirulaguntza elkarrekiko moldatzen joango direlarik urteetan zehar. 2025erako 1.450.000€tako kopurua aurreikusi da.

Gainontzean, diru-sarreretan fondo-foralean ez dago igoerarik. Gipuzkoan %3,6ko batazbesteko igoera egongo bada ere Soraluzen %-0,36ko jaitsiera izango dugu iazkoarekiko. 2023ko urtarrilaren 1eko zentsoa hartzen da kontuan, 3.740raino jaitsita zegoena. 2024 eta 2025ean zentsoak gora egin du, beraz datozen urteetako aurrekontuetan igarriko dugu hobekuntza hori.

Ohiko gastuei dagokionez, ahalegindu gara aurten ere euste ariketa bat egiten. Pertsonal partidan %2,5eko igoera dago, gastu arruntetan %6,37koa (batez ere kiroldegiko esleipen berriak eragingo duen koste igoera) eta dirulaguntzen kapitulua antzera geratzen da. Mailegu berririk ez da eskatuko aurten.

Fondo forala jeitsi arren eta kiroldegiko esleipen berriaren kostu igoera emanagatik ere lortu dugu udalaren aurrezki ahalmena igotzea aurten ere. Ohiko diru-sarreren %7,3ra igo delarik.

Agintaldiko erronka gisa jarri genuen %2tik %10era heltzea eta bide onean goazela esan dezakegu.

Guzti horrekin aurtengo inbertsio partida 2.197.243,38€takoa izango da. Kopuru handia izanagatik, urtean zehar egin asmo diren hainbat inbertsio 2024ko ekitaldiko gerakin positibotik osatuko dira.

2025rako planteatzen diren inbertsioak nagusiak dira:

Debabarrenako ponentziatik:

JAURLARITZATIK:

■ Olaldeako gunerako 1.000.000€. Plan urbanistikoa gauzatu eta patrimonio erosketak egiteko.

■ Plaza Zaharra-ibaia lotzeko proiekturako 450.000€.

DIPUTAZIOAREKIN LANTZEKO ERRONKAK (mugikortasunari loturikoak):

■ Mendiolako poligonoan plan orokorrean jasota dagoen zubia. (EAJ-ren eskariz hirigintza planean dagoen proposamenean sakontzeko konpromezua hartu da).

■ Maltzagarainoko bidegorria (PSE-ren eskariz, elkarrekin proiektu hau indartzeko konpromezua hartu da) eta garraio publikoa hobetzeko Maltzagako intermodala.

Ezozi Bide Berritzeneko proiekturako 321.466€. Ezozi Bide azpikaldeko urbanizazioa egiteko, SAPA ondoko kaleko adokin gunea berrizteko eta SAPAko gune berrituan ekipamenduko hobekuntzetarako.

Hirigunea txukuntzeko 63.000€. Haur-parkeak (parke guztien diagnostikotik abiatuta), mobiliarioa eta berdeguneak berrizteko asmoarekin. Espresio artistikoak, mural margoketak gune degradatuetan. Haur eta nerabeen kontseiluetatik eta Agenda 2030 egitasmotik jasotako proposamenak ere bideratuko dira. (PSE-ren eskariz mobiliario partida 8.000€tan igo da).

Brigadarako inbertsioak 58.000€. Tartean kamioi berria erosteko 42.000€. Kiroldegiko padel-a estaltzeko 52.500€.

Hirigintza proiektuen idazketetarako 45.000€. Futbol zelaiko aldagela eta taberna berrizteko azterketa, ibaiko paisai urbanoa lantzeko plan integrala eta Estazioko parke inguruan trafikoa baretzeko azterlana.

San Andreseko frontoia eta haur parkean hobekuntzak egiteko eta Ezozi baserri auzoko parkea txukuntzeko 35.000€.

Landa eremuan 20.000€. Urkiazelaiko paso canadiensea berriztu eta baserrietako seinaletika berrizteko.

Kiroldegiko hobekuntzetarako 10.465€. Rokodromoa berriztu, gimnasiorako erremu makina berria zein bestelako material erosketak, frontoiko lurra margotzea.

Baso landaketetarako lursail berriak erosteko 10.000€.

Hainbat inbertsio diruz hornituko dira 2024ko itxierak utziko duen gerakinetik.

Irisgarritasuna hobetzeko Kalongetik maisuen etxeetara arrapala berria egingo da,

Lersundi jauregi pareko espaloiko peraltea ere jeitsiko da.

Herriguneko peatonalizaziorako sistema berria ezarriko da.

Asfaltatze lan berriak egiteko.

Herriko sarrera-irteeretan falta diren segurtasun kamarak eta irudien jarraipenerako sistema informatiko egokia ezarriko da.

Bidegorrian komunak ezartzeko Diputazioarekin akordio bat lortzeko intentzioaren adierazgarri 1.000€tako partida bat ere jarri da (PSEren eskaria kontuan hartuta).

INBERTSIO HAUETATIK APARTE nabarmendu nahiko genituzke:

Herria txukuntzeko helburuarekin 136.900€ baliatuko dira 8 langabetu kontratatzeko brigadarako 6 hilabetetarako, Lanbidek lagundutako proiektua.

Familien esku-hartzeko lana indartzeko eta kale hezitzaileen proiektua martxan jartzeko 100.000€.

Kultur arloan 22.840€tako inbertsioak. Hemen nabarmentzekoak; kultur ondarea berreskuratzeko (tartean eraikin historikoen informazio kartelak berritzeko eta Erregetxeko karkaba berrizteko azterlanerako) zein bestelako kultur inbertsio batzutarako (beste batzuen artean Gabonetako txabolaren teilatua berrizteko edota liburutegiko gailuetan segurtasuna hobetzeko)

Martxan jarriko den nagusien kontseilua dinamizatzeko 5.500€.

Haur eta Gazte sailean, aurreko urtean zehar martxan jarri diren egitasmo berrietarako ekarpenak “Katamarran Ume Txokorako” 1000€ eta “Aisialdia Elkarrekin Egitasmorako”, 2500€.

Jaso Burua Soraluze lan taldearekin eskuz esku, martxan jarriko diren “Guria erabili zeinke” kanpainarako eta teknologia berrien erabilera osasuntsiari lotutako beste dinamikak aurrera ateratzeko 3000€.

Urte honetan zehar, 14-18 urte bitarteko gazteen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko eta gazteen aisialdiaz hausnartzeko abiatuko dugun dinamika ere, azpimarratuko nahiko genuke. 1000€

Hezkuntza Foroaren prozesuan oinarrituta, eguneratzen ari garen Hezkuntza proiektuaren inplementaziorara begira dauden egitasmo guztiak garatzeko 40.940€ jarriko dira.

Berdintasun plana egiteko 15.000€ eta Herriko euskara planerako 7.200€.

Ongizate arloan kokatu arren, arlo ezberdin asko barnebiltzen dituen, Harrera Plana garatzeko 5000€.

EAJ-ren proposamena aintzat hartuta, Nagusien Zaintzaren gaia aztertzeko konpromisoa ere hartzen dugu urte honetarako erronka gisa.

Negozio berriak sortzeko edota eskualdatzetako laguntzetan 18.000€-ra igo dugu partida. Ekintzaile bakoitzak 3.000€ jasotzeko aukera dauka laguntza honekin.

Kontsumitzaile bulegoa ezin izan da sortu aurreko urtean, aurtengoan jarraituko dugu abian jartzeko intentzioz lanean, horretarako 7.000€tako diru-partida ipini dogu.

Martxan den etxebizitza lanketa bukatu ostean, PSEren proposamena aintzat hartuta, Soraluze Etxebizitza Gune Tentsionatu izendatzea aztertzeko konpromezua hartzen dugu.