HIRIGINTZA:
SAPA. 2.Fasea gauzatzea ( Estalpearen alboak itxi, argiteri kuadroa bertako beharretara egokitu, eremua atondu kale altzaritegiaz eta Baltegietako adokinezko kalearen zahar berritze lanak egiteko diru partida zehaztu)
Kalebarren 24 proiektua exekutatzeko 450.000
Herri garbi baten aldeko apustua. Herriko kale eta eremuetako utzikeria eta txukuntasun falta nabaria da. Hau horrela, udal gobernuari neurriak hartzea eskatzen dizkiogu.
Besteak beste; Kale garbiketa indartzea, herriko kaleetan zakarrontzi gehiago ipintzea, udal eraikinetako eta eremu publikoetako grafitiak ezabatzea (Kiroldegikoak, Kañones, Arane eta Hospital iturrikoak, SAPA-ko pabiloian daudenak…) Autobus geltokietako markesina eta igogailu publikoak astero garbitzea eskatzen dugu. Gune berdeen urteko mantenu plana egitea beharrezkoa ikusten dugu.
Irisgarritasun plana. Lehenengo fase bezala; Frontoi 5 etxebizitzei irisgarritasuna bermatzeko proiektua gauzatzea eskatzen dugu.
Olabarrenako zubi berria eraikitzeko aurreproiektua idazteko diru partida aurreikustea.
Aparkaleku gabeziari aurre egiteko neurriak hartzea eskatzen dugu. Herri mailan dagoen aparkaleku premia kontutan edukita; Herri mailako azterketa egitea beharrezkoa ikusten dugu. Zehaztuz zenbat ibilgailu ditugun eta zenbat aparkaleku. Datu hauek esku artean ditugunean aparkaleku berriak ahal bideratzeko lanketarekin hastea proposatzen dugu. Erregetxen lur azpiko aparkalekuak egiteko proiektua aztertzeko proposamena eztabaidatzea nahiko genueke.
Azken urteetan egin den bezala beharrak identifikatu, plangintza adostu eta asfaltatze lanak gauzatzeko diru partida zehaztu.
Alde zaharreko ibilgailuen sarrera-irteerak kontrolatzeko izorratutako dagoen sistema egokitzea eskatzen dugu.
Herriko-sarrera irteerak kontrolatzeko segurtasun sistema martxan jartzea eskatzen dugu.
Herri mailan amiantoa duten eraikinen inbentarioa egiteko diru partida zehaztea proposatzen dugu.
INGURUMENA ETA LANDA GARAPENA
Sologoen Elektra etxea autokontsumoruntz bidean. Elektra etxean ekoizten den argi indarra eratu berri dugun Tokiko energia komunitatean txertatzeko lanketa gauzatu.
Askabeitxiko iturriaren konponketa eta mantenua gauzatzeko diru partida.
Muskiritzuko kudeaketa planaren garapenarekin jarraitzea eskatzen dugu. Adostu ditugun lur sailak erosi eta hauetan bertakoak diren zuhaitz landaketak burutzea proposatzen dugu.
Udalaren jabetzakoak diren mendi gaineko adostu ditugun lur sailetan garbiketa lanak burutzeko partida zehaztu.
Bidegorriko Ibai alboko aisialdi gune berria egiteko. Polígono 07 partzela 70 lur saila erosi. (Liñazibar lur sailaren albokoa)
Baserrietako seinalizazio berria gauzatzeko diru partida zehaztea. Gipuzkoako Foru aldundiko Lurralde Oreka berdeko departamentuak ateratzen dituen dirulaguntzetara aurkeztu proiektua finantzatzeko.
ONGIZATE:
Soraluzeko udalerriko zaintza ekosistema poiektuaren idazketarako diru partida zehaztea.
Soraluzeko pertsonen zaintzarekin lotutako beharreri begira egoeraren DIAGNOSIA egin beharko litzateke kanpo aholkularitza batekin.Diagnosi hau egiteko, Gipuzkoako Foru aldundiko Zainketa eta Gizarte Zerbitzuetako departamentuak dirulaguntza deialdia aterako du martxoan, proiektua finantzatzeko aukera izango genuke.
Herrian dauden zerbitzu denak kontutan izanda (Udaletxeko gizarte zerbitzuak(Etxez etxeko laguntza zerbitzua), Udaletxeko kirol zerbitzua, Mesedeetako Zaharren Egoitza, Eguneko zentroa, Itxaropena Jubilatu elkartea, anbulategia, Gurutze Gorria, Gipuzkoako elikagaian bankua,Caritas, farmaziak,….) udalaren eskumenekoak izan edo ez, zaintzaren inguruko eragile guztiak, saretzen ahalegindu behar gara Soraluzeko zaintza ekosistema sortzeko, komunitatean, komunitatearekin elkarlanean Soraluzeko zaintza sarea sortuz.
GARAPEN EKONOMIKOA:
Bizikale Komunikazio plana gauzatzeko zenbatekoa.
KIROLA ETA KIROLDEGIA:
Padel pistaren eta skate gunearen estaltzea. 2024. Urtean gure taldeak eremu guztia estaltzearen aldeko proposamena mahai gaineratu zuen. Eremuari behin betiko irtenbide intregrala emateko helburuarekin. Baliabide nahikorik ez badago, aldundiak kirol azpiegiturak zahar berritzeko ateratzen duen inbertsioetako deialdira aurkeztea proposatzen dugu.
Futbol zelaiko Instalazioen zahar berritze lanak gauzatzeko proiektuaren idazketa. Aldagelak, WC…etb.
KULTURA:
Herriko musika taldeek entseguak egiteko lokal baten kokagunearen azterketa burutzea eskatzen dugu.