Udal ordezkarien balorazio politikoak aurrekontuari

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 20a, 19:01

EAJ-PNVren eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zuten 2025eko udal aurrekontua. Oposizioko bi alderdiek akritikatu zuten “aurrekontu kontinuista” dela EH Bilduren Udal Gobernuak aurkeztutakoa, batik bat, iazko aurrekontuko proiektu zenbait jasotzen dituelako eta ez duelako “proiektu propiorik” jasotzen. Hala ere, gaineratu zuten euren zenbait ekarpen aintzat hartu dituela gobernuak eta horrexegatik erabaki dutela abstenitzea. Udal Gobernuak, berriz, balorazio positiboa egin du eta onartutako aurrekontua “modu naturalean” irten dela azpimarratu du, batik bat, urtean lantzen duten dinamikari esker. Horrez aparte, erronka berrien artean, Olaldeako eraldaketa abiatzeko aukera nabarmendu du. Segidan entzungai udal ordezkaritza duten alderdi politiken bozeramaileen balorazioak, txikitik handira jasota.